miércoles, 25 de abril de 2007

Txerrikiekin egindako paella tomatearekin





OSAGAIAK(8 lagun potenteentzako)

800 gr. arroz
17 (8x2 +1) kafe katilu ur
4 tipula
250 gr. tomate frijitua
8 harategiko saltxitxa
txorixo txirikorda erdia
hirugihar tira txiki pakete txiki bat
150 gr. urdaiazpiko egosi (lauki txikitan)

ELABORAZIOA

Tipula txikitu eta lapiko edo ontzi handi bat olio pixka batekin su baxuan berotzen jarri. Tipula bertara bota eta su baxuan egiten utzi, karamelu kolore hartzen hasi arte (potxatzen hasi baino lehen).

Saltxitxak eta txorixoa zatitu eta lapikora bota ondo prejitzeko. Hauek ondo prejitua daudenean, urdaiazpiko egosi eta hirugiharra botako dugu, hauek denbora gutxigo behar baitute egiteko. Arrozaren osagai guztiak eginak ditugunean, arroza bota eta ondo nahasi, 1-2 minututan zehar, arrozak osagaien zaporea har adezan. Ondoren tomatea bota (ez du zergatik guztia izan behar, tomate zaleak ez direnentzako), eta berriz ondo nahasi minutu batean zehar.

Berehala, erretzen hasi baino lehen, 17 katilu ur botako dugu eta une horretan sua igoko dugu, irakiten hasten den arte. Irakiten hastean, sua minimoan jarri eta 20 minututan egiten utzi. Gatz puntua orain ipini, baina pixkat soso utzi, ura lurruntzen doan heinean, janaria gaziagoa bihurtzen baita.

20 minutuak iragan eta gero, sua itzali eta 5 minutu utzi reposatzen. Honen ondoren plateretan zerbitzatu eta on egin.

OHARRA: Irakiten dagoen bitartean ur gutxigi duela ikusten badugu, eta gaineko aleak gordinak gelditzen ari direla, ura gehiago bota, pixkat aleak urarekin estali arte, eta buelta pare bat eman (ez gehiegi).

martes, 24 de abril de 2007

KOKO TARTA




OSAGAIAK:



250 gr-ko 2 pote mermelada

2 pakete Maria gailetak

3 pakete nata likudua

Koko raiatua : 2 pakete

200 gr. azukre natarendako


ELABORAZIOA:

Bandeja batean base bat paratu.
BAse gainean albarikoke mermelada paratu eta nata.

Guztien gainetik koko raiatue bota.

Berriz dena errepikatu : kokoaren gainean gailetak, mermelada, nata montatua eta koko raiatue.

Utzi egun bat gailetak guritzeko.

miércoles, 18 de abril de 2007

PIZZA KAXEROA




ASKOTAN PIZZAK JATEA GUSTATZEN ZAIGU ETA HORRETARAKO TABERNA EDO LEKU BEREZIETARA JOTZEN DUGU HAUEK PRESTATUTA DAUDELARIK KOMODO KOMODO ETXERA ERAMAN EDO BERTAN JATEKO BAINA EZ AL DA HOBE ETXEAN PRESTATUTA GOXO GOXO JATEA? HONA HEMEN:


OSAGAIAK:
.-2 goilarakada olio
-150 gramo urdaiazpiko eta beicon
-tipula bat
- 3 goilarakada oregano
- hojaldre masa
-"parmesano" gazta
-400 gramo tomate


PRESTAKETA
Lehenengo labeko plakan bota olio pixka bat, eta ipini hojaldre masa .
.Erdian egin zulotxo bat eta zabaldu tomatea eta tipula zatitua ..
Hori egin eta gero, busti olioz eta bota gazta eta oreganoa .
Azkenik apaindu beicon eta urdaiazpikoz .
Labean 20 minuto egon behar da.

martes, 17 de abril de 2007

GAZTA TARTA



OSAGAIAK:

1- Galletak (maria dorada),

2- 200 gr mantequilla,

3- nata

4- azukrea

5-mermelada (fresa)


ELABORAZIOA:

Urtu mantequilla eta gero artu galletak.eta xeatu gero nahasi mantequillarekin.bandeja edo fuente batean xapal xapal paratu (basea).

Beste bol batean nahasi gasna,nata eta azukrea ongi ongi,gero bota dena basearen gainera,eta gero eman mermelada gainean ongi zabalduta.

domingo, 1 de abril de 2007

TALOA




OSAGAIAK:

-Arto-irina

-Ur beroa

-Gatza

-Txistorra,edo magra,edo gazta....


ELABORAZIOA


1- Ongi-ongi nahasi irina,ur beroa eta gatza,masa egin arte.

2- Egindako masa trapu baten gainean utzi ordu bat edo horrela reposatzen.

3- Masa pixkat eskuen artean hartu eta landu, bolatxo bat eginez.

4- Mahai gainean ongi hedatu, nahi duzun forma emanez.

5- Parrilan edo zartainan erre.

6- Lodi- xamar atera bada erditik edeki eta barnean nahi duzuna sartu ( txistorra,gasna...).

7- Fin- fina atera bada, taloa doblatu eta barnean nahi duzuna sartu.