miércoles, 16 de mayo de 2007

JANARI AZKARRA



ASKOTAN, KOMODIDADE HUTSAGATIK EDOTA DENBORA FALTAGATIK OHITURA TXARRAK HARTZEN DITUGU. GURE GORPUTZA DIETA EZ GOMENDAGARRIEZ BETETZEN DUGU.

Asko pentsatu gabe egiten ditugun gauzak diren arren garrantzia handia daukate eta ondorio larriak ekar ditzake.

horregatik, inetersgarria iruditu zait informazio hau sartzea. Interesa duenari ondo informatu ahal izateko batez ere.


JANARI AZKARRA:

Ez du ohiko dietaren parte izan behar
Fast food delako janak energi dentsitate handia du, gantz eta karbono hidratoen kantitate handia duelak.


Janari azkarren kateen jokaldi nagusiak zerbitzu azkarra, ordutegi zabalak, prezio merkeak eta establezimendu sare itzela dira. Espainiako Hotel eta Jatetxeen Federazioaren arabera (FEHR), Estatuan badira horrelako ia 3.000 lokal, eta kopuru hori emendatuz doa. Baina haien arrakasta ez datza erosotasunean bakarrik: jan azkarrak, haiei buruzko iritzi ona izan edo ez, gure gustuak erakarri ditu, eta nutrizioaz den bezainbatean duen entzute txarra gorabehera, denok erori gara inoiz hanburgesa bat edo pizza zati bat jateko tentazioan. Elikatzeko ohituretan izandako aldaketen ondorioak nabaritu egiten dira: bi espainiarretik batek gehiegizko pisua du eta gaixotasun kardiobaskularrak, 2000. urtean %35eko hilkortasun tasarekin, Espainiako lehenengo heriotza kausa dira.


Fast food gehiegi jatea

Horrelako jana kontsumitzea ez da inolako eragozpena osasunerako baldin ohitura bihurtzen ez bada eta oinarrizko janarien ordez hartzen ez bada. Gertatzen da, ordea, gero eta pertsona gehiagok beren dietaren oinarri gisa hartzen dituztela, hori egiteak dakartzan nutrizio arriskuez konturatu gabe.

Gehiegizko energia
Fast food janari bakar batekin bakarrik, egunero behar den energiaren erdia baino gehiago hartzen da. Eguneko gainerako janariek ematen duten energia gehitzen badugu, jandako guztiaren energi kantitatea ikaragarri igotzen da eta gehiegizko pisua errazten da.

Koipe eta kolesterol gehiegi
Gehiegizko gantz aseek odoleko kolesterol maila handitzeko joera dute. Horiek eta kolesterola ugari dira produktu horietan, arrautza, gurina, esnegaina, gantza eta beste osagai gantzatsu batzuk dituzten saltsak eta frijituetan erabiltzen diren koko eta palma olioak direla kausa.

Digestio nekezak
Gehienetan janariak frijituta, birrineztatuta edo arrautza-irinetan pasatuta daude; beraz, gantzez aberasten dira, eta gantz berotua are liserigaitzago gertatzen da.

Gehigarri ugari
Produktu hauek, oro har, etxean prestatzen direnek baino gatz gehiago dute, neurri batean sodioa kontserbatzaile gisa erabiltzen delako. Gainera, kolore, usain, zapore eta eraketari dagokionez, nahi den itxura lortzeko, kontserbatzaileak, koloratzaileak, trinkotze kontrakoak, egonkortzaileak, etab. gehitzen zaizkie. Plater hauek gozagarri biziak edo aditiboak zaporea potentziatzeko eta jateko gogoa suspertzeko eta, denboraren poderioz, dastamenaren pertzepzioa aldatu eta ohitura sortarazten dute.

No hay comentarios: